ES | EU

logo

viviendas-sin

En Zarautz

Salberdin Berri sustapeneko etxebizitzak Salberdineko garapen urbanistiko berriaren erdian daude. Eremu berri hau berdegunez inguratuta dago, eta hurbil dago premiazko eta aisialdiko zerbitzu guztietatik.
Dena eskura duzu hemen. Sustapen honetako etxebizitzak Barren plazatik eta Musika plazatik 5 minutu baino gutxiagora daude; horixe da Zarauzko tabernen eta pintxoen gunerik ezagunena. Gainera, 5 minutu baino gutxiagoan helduko zara oinez hondartzara.
Ikastetxeetatik eta kirol-ekipamenduetatik oso gertu dago, esaterako Aritzbatalde udal-kiroldegitik; eta merkataritza-eskaintza oparoa du inguruan: dendak, farmaziak, supermerkatu handiak eta bestelako establezimenduak.